2010/11/29

GIMP-eko azken ariketak

Errepasu modura GIMP-en egindako irudiak igo behar dituzue zuen blogera.
Ondorengoa egin behar duzue:
   - Muntaia bat egin. Argazki desberdinetako elementu desberdinak irudi batean elkartu, moztu, kopiatu, tamaina aldatu...
   - Argazki bat kalkatu. Zuek nahi duzuen irudia. Arkatza edo pintzelarekin, beltzez bakarrik edo koloretan.
   - Irudi bati marko polit bat jarri.
   - Gimp-ekin testua jarri irudiren bati.

          

Gutxienez bi irudi egin behar dituzue (gehienez lau).
Argazkiak blogera igotzeko garaian zuen lanekin batera orijinalak ere igo.
Zuen blogeko sarrerari izenburua eman eta egindako ariketaren deskribapen txiki bat egin.
Saiatu lan politak egiten eta GIMP-en dakizuten guztia azaltzen!!!!

2010/11/14

Ebaluaketa amaiera

Ebaluaketa amaitzen ari zaigu eta beti bezala lan asko pilatu zaigu.
Gogoratu helburua lan guztiak blogean ikusgai izatea dela, beraz saiatu lan guzti horiek zuen blogetan zintzilikatzen (lan guztiak  blogean egoteak 1,5 puntu balio ditu).
Eta ez ahaztu ondorengoa:
   - Lanak blogean jartzen dituzuenean, izenburu bat eta komentario labur bat behintzat jar ezaiozue (egindakoari buruzko gogoeta, ikasitakoaren balioa, izandako zailtasunak...).
   - Zuen ezagutzak azaldu lan bakoitzean eta saiatu lanak borobiltzen.
Arazorik baldin baduzue zuen lanak blogean txertatzeko, bidali zuen lanak izandako arazoaren deskribapenarekin goenagajaione@gmail.com helbidera epea amaitu baino lehen.

ANALISI TESTUA

Aurreko saioan esan nizuen bezala, ebaluazioan zehar egindakoari buruzko analisi  bat idatzi behar duzue blogean: ikusi eta ikasitakoari (programak, blogak, internet...) buruzko hausnarketa bat.
Ondokoan oinarrituz:
    - Informazioa sortu
    - Informazioa bilatu, bildu
    - Informazioa zabaldu
    - Komunikazioa
Piska  bat pentsatu, gogoeta egin eta idatzi blogean txukun zure analisia.
PUNTU BAT DAGO JOKOAN ORAINGOAN ERE. EPEA AZAROAREN 21EAN ILUNTZEKO 8ETAN AMAITZEN DA.

2010/11/12

Irrati iragarkia (Audacity)

 Audacity erabiliz irratirako iragarki bat egin behar duzue:
   - Ideia on bat pentsatu eta testua idatzi.
   - Iragarkia grabatu
   - Audacity erabiliz grabatutakoa editatu eta nahi duzuen musika jarri. Agertu, desagertu, aldatu abiadura, errepikatu, ohiartzuna... efektuak erabil ditzakezue zuen lana borobiltzeko.
Audacityn egindakoa, blogean zintzilikatzeaz gain, sarean Audacity izeneko karpetan gorde behar duzue zuen izenarekin. Ez ahaztu blogean komentario txukun bat idaztea egindako lanari buruz.
Lan hau entregatzeko epea azaroaren 21ean (igandea) iluntzeko 8etan amaitzen da.
Pentsatu ideia bat eta ekin!!!! Lan honetan ere puntu bat jokoan!!!!

2010/11/08

Google Earth, CamStudio, Gimp...

Munduko edozein hiri aukeratu eta hari buruzko aurkezpen on bat egin behar duzue blogean. Gelan dagoeneko informazioa bilatzen eta hura txukuntzen hasi gara, baina lana borobiltzeko honakoa egin behar duzue:
   - Google Earth eta CamStudio-rekin hiri hori kokatu
   - Gimp erabili hiri hori munduan kokatzeko edo hiriko lekurik interesgarrienak kokatzeko
   - CamStudiorekin grabatutako bideoak, Gimp-en egindako kokapena, argazkiak eta beste bideoak erabiliz MovieMaker-ekin pelikulatxo bat egin.
   - Interneten informazioa aurkitu (historia, bideoak, argazkiak...)
   - Blogean sarrera bat egin aukeratutako hiriari buruzko aurkezpenarekin (testua, zuek egindako pelikula bat, estekak (argazki, bideo, wikipedia...)...
BI PUNTU JOKOAN.
EPEA AZAROAREN 17an AMAITZEN DA.

2010/10/17

IRUDIAK TRATATZEN (GIMP)

GIMP programarekin irudiak landuz egin beharreko ariketak: karikatura eta aldizkari azala.
1. KARIKATURA: edozein argazki hartu eta karikatura  bat egin edo nolabait itxura aldatu behar zaio (koloreak, filtroak, kopiatu, ebaki, margotu...)
2. ALDIZKARI AZALA: aldizkari baten azal eder bat sortu behar da. Saiatu ahalik eta ondoen egiten pegatu beharreko irudiaren tamaina aldatu, inklinazio eta kolore egokia eman, titularrak euskaraz jarri...
Bi ariketak egin ondoren blogera igo behar dira (originalak eta lortutako emaitzak) komentario txukun  batekin (zer egin duzuen, nola...)
Bi lan hauek blogean edukitzeko azken eguna
ostirala urriaren 22a da.

Gogoratu 2 PUNTU daude jokoan!

2010/09/17

Ostirala irailaren 17a

Gaur amaitzen da epea ondoko ariketatxo/lantxo hauek bukatuta edukitzeko:
    1. Sarean, informatikako gure taldean bakoitzak bere karpeta eduki behar du (norberaren izen-abizenekin). Karpeta honen barruan 6 karpeta sortu behar dituzue (001 IRUDITEKA, 002 BIDEOTEKA
003 TESTUAK, 004 LABORATEGIA, 005 DATU BASEA, 006 LANAK)
    2. Gmail helbide bat eta blog bat eduki behar dituzue. Ihazkoek balio dute pasahitzak gogoratzen badituzue. Blogean aurkezpen labur bat publikatu behar duzue. Zuen gmail eta blogaren helbidea goenagajaione@gmail.com-era bidali behar dituzue.
    3. 10 irudi (2 giza irudi, 2 objektu, 2 espazio, 2 animalia, 2 janari) eduki behar dituzue zuen iruditeka karpetan.
Hau bukatu ez duenak etxean amaitu dezala, datorren astean beste lanekin jarraituko dugu.